Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak honako lantegi hau
antolatu du berriro ere: Yogako,
kontzentrazio mentaleko eta beldur eszenikoa kontrolatzeko lantegia.
Francisco de Miguel Granado irakasleak bideratuko du lantegia, era ludikoan,
jolas eta ariketa errazen bidez.
Lantegia 2000tik 2003ra bitarte jaiotako Eskolako
ikasleei eskaintzen zaie eta bertan hiru alderdi hauek jorratuko dira:
- Yoga gorpuztasuna lantzeko baliabide gisa (gorputza musika-adierazpenerako baliabide gisa)
- Kontzentrazio mentala (kontzentrazioaren garrantzia musika interpretatzean)
- Beldur eszenikoaren kontrola.
- C taldea: 2017ko martxoaren 24tik (ostirala) ekainaren 2ra (ostirala).
Lantegi honen helburuak
dira, besteak beste, gorputza landuz nork bere burua ezagutzeko
espazio bat eskaintzea, bai eta ikasleei baliabideak ematea,
estres-uneak kudeatzeko, burua, gorputza eta emozioak harmonizatzeko,
eta jendaurrean jotzearen alderdi psikologikoa eta emozionala
hobetzeko. Hori dena, musikaren mundu zoragarrian sartzen hasiberriak
diren gazte musikarientzat pentsatu eta diseinatu da.
Lantegiak hiruhileko bat
iraungo du, eta talde bakoitzean 10 ikasle egongo dira gehienez.
·
A taldea: 2016ko
urriaren 7tik (ostirala) abenduaren 16ra (ostirala).
·
B taldea: 2017ko
urtarrilaren 13tik (ostirala) martxoaren 17ra (ostirala).
Lantegia
2.10 ikasgelan egingo da, 17:30etik 18:30era.
IZENA
EMATEKO EPEA
Irailaren
26tik 29ra bitarte, Eskolako bulegoan, 09:00etatik 14:00etara.
Izena
emateko inprimakia atezaintzan eskuratu daiteke.
ONARTUTAKO
IKASLEEN ZERRENDA
Irailaren
30ean, ostiralarekin, argitaratuko da..
LEKUEN
ESLEIPENA
Jarduera
hau 13 eta 16 urte bitarteko ikasleendako eskainiko da (2000tik
2003ra bitarte jaio direnendako). Hala ere, 16 urtetik gorakoak ere
onartu ahalko dira, baldin eta egokitze-ikastaroan matrikulatuta
badaude.
Eskainitako
lekuak baino eskaera gehiago badaude, lehentasuna emanen zaie
2015-2016ko ikasturtean lantegia egin ez duten ikasleei. Bigarrenik,
zozketa bat eginen da eskatzaileen artean, lekuak esleitzeko. B eta C
taldeetan, lehentasuna dute egokitze-ikasturtean matrikulatutako
ikasleek.
ESKOLA
HUTSEGITEAK
Lantegian
matrikulatutako ikasle batek bi aldiz huts egiten badu eskoletara eta
ez badu justifikatzen, matrikula galduko du, eta itxarote-zerrendan
dagoen ikasle bati deituko zaio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario