lunes, 21 de mayo de 2018

I. Aste Historikoa


Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak I. Aste Historikoa ospatuko du.


Proiektu berri bat estreinatuko dugu aurten Eskolan, Aste Historikoa, eta etorkizunean ere aurrera jarraitzea nahiko genuke.  Asteak txoko bat izanen du ikasturte guztietan, eta urtero musikaren historiaren garai bati helduko diogu, Erdi Aroan hasi eta gaur egunera arte. Horrela, ikasleek, Eskolan matrikulatuta dagoen garaian, oinarrizko ezagutza jasoko du garai guztietako musikei buruz.

I. Aste Historikoa maiatzaren 21ean hasiko da, astelehenarekin, eta Erdi Aroko eta Errenazimentuko musikaren ingurukoa izanen da. Horretarako, Eskola girotuko dugu, apaingarriz eta musikaz. Aldi horretako mugarri garrantzitsuenei buruzko erakusketa bat ere egonen da.  Aste osoan zehar, taldekako eskoletan, irakasleek komentatutako entzunaldiak, bideo-proiekzioak eta bestelako jarduerak programatuko dituzte.

Historia Astea biribiltzeko, jende guztiari zuzendutako bi kontzertu eskainiko dira Eskolako Areto Nagusian. Lehenengoa maiatzaren 28an, astelehenarekin, 19:30ean, Danserye taldearen eskutik. Kontzertu didaktiko horretan, aukera egonen da instrumentu historikoekin jotako Erdi Aroko eta Errenazimentuko piezak entzuteko. Kontzertu honetarako sarrera librea da, leku guztiak bete arte.

Asteari buru emanen zaio ekainaren 4an, 19:00etan, Areto Nagusian taularatuko den Rowina de los bosques: un torneo medieval izeneko musika emanaldiarekin; bertan, Eskolako ikasle eta irakasleek hartuko dute parte.
 
 

 








No hay comentarios:

Publicar un comentario