lunes, 10 de febrero de 2020

Kontzertuak familiartean



HEZKUNTZA-BERRIKUNTZAKO PROIEKTUAK:
 

KONTZERTUAK FAMILIARTEAN

 

Eskolako familia eta ikasle guztiekin harremanetan jarri nahi dugu gaur jakinarazteko hezkuntza-berrikuntzako proiektu berri bat abiatuko dugula: Kontzertuak familiartean. Jarduera berri hau estreinatzeko, kontzertuak izanen dira apirilaren 3an, 18:30ean eta 19:30ean.
 

Eskolan gero eta gehiago engaiatu zaitezten, gonbit egiten dizuegu kontzertu horietan jo dezazuen. Instrumentu bat ikasi zenuten eta seme-alabekin etxean jotzeko ohitura duzue? Jotak abesten dituzue familiartean? Zuen musikari txikiei etxean laguntzeko ohiturarik baduzue, abesten edo pandereta jotzen? Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin ikasten ari al zarete eskolan? Hau da zuen kontzertua!
 

Kontzertuak Familiartean ekimenak edozein motatako prestakuntza eta musika barne hartzen ditu, eta denek dute tokia: aitak, amak, aitonak eta amonak, osaba-izebak eta lehengusu-lehengusinak, auzotarrak eta musika-lagunak... Garrantzitsuena da elkarrekin ongi pasatzea musika egiten.
 

Kontzertuetan parte hartzeko, jarri harremanetan instrumentuko irakasleekin, eta partituraren bat behar baduzue prestakuntza zehatzen baterako, posta elektronikoz eska diezaiokezue María José Ros ganbera-musikako irakasleari m.ros@pamplona.es
 

 

Jarraiguzu sare sozialetan:





 


No hay comentarios:

Publicar un comentario