miércoles, 26 de mayo de 2021

Kurtso bukaerako eskutitza

 


Familia eta ikasle agurgarriok:

Egun gutxiren buruan amaituko da 2020-2021eko ikasturte hau, ziurgabetasun handiz hasi baina Eskola zabalik, aurrez aurreko eskolekin eta musikaz blai bukatu duguna. Hori dena ez zen posible izanen ikasleen eta familien ahaleginik gabe. Hortaz, jaso ezazue ESKERRIK ASKO erraldoi bat irakasleen eta administrazioko zein zerbitzuetako langileen partez.

Familiek ateak itxita eduki dituzte, baina hein batean zabaldu dizkiegu sare sozialetan. Izan ere, grabazioak egin ditugu, gero ikasleekin eta familiekin partekatzen genituenak, zuzeneko emanaldiak helarazi dizkizuegu, Eskolako espazioak eta protagonistak ezagut zenitzaten... eta horrela musika asko atera dugu eraikinetik, eta hori eskuragarri dago Eskolako youtube, Instagram eta Facebookeko kanaletan.

Eskolak maiatzaren 28an amaituko dira, ostiralarekin, baina musikak ez du etenik. Zuzeneko kontzertu batzuk emanen ditugu sare sozialen bidez, beste batzuk grabatu eginen ditugu, gero youtubeko kanalean ikusi ahal izateko, eta maila handiko ustekabe bat ere egonen da “Balconning JMaya” programan (Instagramen bidez gozatu ahalko da, edo zuzenean kalean, aulkiak jarriko baititugu).

Eginen diren kontzertu horien guztien gaineko informazioa honako esteka hauetan topatuko duzue:

 

https://jmayablog.blogspot.com/2021/05/fin-de-curso-jmaya-programa.html

https://jmayablog.blogspot.com/2021/05/balconning-jmaya-2021.html

 

Ez galtzeko ezertxo ere ez, JARRAIGUZUE ESKOLAKO SARE SOZIALETAN!

https://www.youtube.com/c/escuelademusicajoaquinmaya

https://www.instagram.com/escuelamusicajmaya/

https://www.facebook.com/escuelademusicajoaquinmaya/

https://twitter.com/escuelajmaya

https://jmayablog.blogspot.com/

Ez zaituztegu agurtu nahi Eskolako ikasketak amaitzeko hurren dauden ikasleei gure maitasun osoa helarazi gabe. Espero dugu parte har dezazuen heldu den ikasturteko musika-taldeetan!

Agur bero bat,

María Arratibel

Joaquín Maya Musika Eskolako zuzendaria

direccion.escuelamusica@pamplona.es

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario