HITZARMENA NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOAREN
ETA IRUÑEKO UDALAREN ARTEAN
2016-2017ko ikasturte hasieratik berrikusten ari
dira Iruñeko Udalaren eta Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren arteko
hitzarmenaren arauak –zeinek ezartzen baitzuten hezkuntza-komunitateko kideek
aukera zutela Baluarteko ziklo-kontzertuetarako sarrerak 2,5 euroan erosteko–,
eta gaur-gaurkoz, ez da hitzarmen berria osatu.
Behin-behineko irtenbide gisara, hurrengo
ziklo-kontzertutik aitzina NOSek doako 20 sarrera
emanen dizkio eskolari, Baluarten ziklo-kontzertua dagoen egun bakoitzerako
(beraz, 20 ostegunerako, eta beste 20, ostiralerako). NOSek irizpide hauek
ezarri ditu sarrerak banatzeko lehentasun-hurrenkerari dagokionez:
Oro har, lehentasuna
izanen dute 30 urte bitarteko ikasle interesdunek –30ekoak
barne–, kontzertua noiz eta aste horretako asteazkenera bitarte. Ikasle
horien artean:
-
16 urte bitarteko ikasleek 2 sarrera eskuratzen
ahalko dituzte, kontzertura heldu batek lagunduta joan daitezen.
-
17 eta 30 urte bitarteko ikasleek
sarrera bakarra eskuratzen ahalko dute.
-
31 urtetik gorako ikasle
interesdunek sarrera bakarra eskuratzen ahalko dute, betiere azken unean
sarrerarik geratuz gero. Hots, kontzertua noiz eta egun horretan –ostegunetan–.
Eskolako bulegoan (ez atezaindegian) har daitezke sarrerak,
astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, eta astelehena eta
asteazkenetan, 16:00etatik 18:00etara. Jendea zein hurrenkeratan iritsi eta
horren arabera banatuko dira sarrerak.
Astelehen goizetik aitzina (urtarrilak 23) eskuratzen
ahalko dira urtarrilaren 26 eta 27ko kontzertuetarako sarrerak.
PROGRAMAZIOA: http://orquesta-pablo-sarasate.com/
No hay comentarios:
Publicar un comentario