martes, 3 de octubre de 2017

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa: deskontuak 2017-2018


2017-2018ko IKASTURTEA
BALUARTE FUNDAZIOA - NAFARROAKO ORKESTRA SINFONIKOA
 
 

DESKONTUAK JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLA BEREZIKO IKASLEENDAKO

 
14 ETA 30 URTE BITARTEKO IKASLEAK

o      
Baluarte Gaztea promozioa: Gazte Txartelarekin sarrerak 5, 7 eta 9 euroan eros daitezke, aretoko guneen arabera.

 
14 URTETIK BEHERAKO IKASLEAK

o      
Eskatu identifikazio-txartela mezua bidalita e.musica@pamplona.es helbide elektronikora urriaren 10a (asteartea) baino lehen, bertan adierazita 14 urtetik beherako ikaslearen izen-abizenak. Epe horren barruan eskatutako txartel guztiak emango dizkio NOSek eskolari. Behin txartelak jasota, interesdunei jakinaraziko zaie eskolan jaso ditzaten.

 

o      
Identifikazio-txartelak Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren 2017-2018ko denboraldirako baino ez du balioko.

 

o      
Identifikazio-txartelaren baldintzak:

 

§        
Gehienez 2 sarrera erosteko aukera, bakoitza 2,5 euroan.

 

§        
Sarrerak Baluarteko leihatilan erosiko dira, eta txartela erakutsi beharko da, betiere kontzertuaren asteko asteazkenera bitarte.

 

§        
Sarrerak ikasle adingabearendako eta hari laguntzen dion heldu batendako izanen dira. Inolaz ere bi heldurendako.

 

§        
Musika Eskolei zuzendutako sarrera hobaridunak dituztenek aretoen sarreran dauden langileei aurkeztu beharko dizkiete nahitaez hala sarrera nola txartela, aldi berean.

 

EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOAren kontzerturako, 30 urtetik beherakoek edozein gunetarako sarrerak erosi ahal izanen dituzte 10 euroan, Baluarteko leihatilan, emanaldia hasi baino 30 minutu lehenago.
























No hay comentarios:

Publicar un comentario