Azokaren
webgunean azaltzen denarekin bat, 2017ko
lehenengo edizio honetan (0 edizioan), 948 merkatua izeneko Nafarroako arteen
merkatuaren helburua da Nafarroako
kultur profesionalen eremuetako produktuak erakustea Foru Komunitatearen mugakide diren
komunitate eta probintzietako –Aragoi, EAE, Errioxa eta Akitania– banatzaileei
zein beste era batzuetako agenteei, bai eta beste lurralde eta esparruetako
agente espezializatuei ere (jaialdiak, zentroak, entitate artistikoak eta
sormenekoak...)
Joaquín Maya
Musika Eskola Bereziko
hezkuntza-komunitateak atsegin handiz hartzen
du parte 948 merkatuan
eta hartara, eskolako agertokia eskainiko du bertan egiteko zenbait kontzertu, zeinak, gure ustez, interes handikoak izango baitira hala
zuzeneko hartzaileendako (banatzaile eta agenteak) nola gure ikasleendako zein publikoarendako, oro har. Gaurko sarrera honetan argitaratu dugu 948 merkatuak
musikari eskainitako programa osoa.
Antolatzaileek eserleku kopuru mugatua utzi digute Eskolako ikasleak
kontzertuetara joan daitezen. Gure agertokian programatutako kontzerturen
batera joan nahi baduzue, Eskolako bulegoan har dezakezue gonbidapena, 09:00etatik
14:00etara, astelehenetik ostiralera, eta astelehen eta asteazkenetan, baita
ere, 16:00etatik 18:00etara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario