viernes, 24 de noviembre de 2017

Instrumentuak Siriarako

 
 
Joaquín Maya Musika Eskola Bereziak bat egiten du Mugarik gabeko  Musikariak izeneko ekimenak eta Gasteizko Udal Musika Eskolak abiatu duten  ekimenarekin, zeinen bidez instrumentuen banku bat sortu baita, Siriara bidaltzeko, gerraren ondorio latzak jasan dituzten bertako musika-eskolei laguntzeko.

 

Laguntzeko gonbidapena Eskolako hezkuntza-komunitateari ez ezik Iruñeko eta Iruñerriko herritarrei ere zuzentzen zaie.


 

EPEA INSTRUMENTUAK JOAQUÍN MAYA MUSIKA ESKOLA BEREZIAN ENTREGATZEKO: 2017ko ABENDUAREN 15a BITARTE

Zer instrumentu eman daitezke dohaintzan?

 
Orkestra sinfoniko batean edo haren parteetan erabil daitezkeen instrumentuak oro (arkukoak, barailakoak, harikoak, etab.). Eman daitezke, baita ere, teklatuak, pianoak, gitarrak eta akordeoiak.

 
Zertarako erabiliko dira instrumentuak/ zein da Instrumentuen Bankuaren xedea?

 
Instrumentuak Siriako musika-eskoletan musika irakasteko erabiliko dira, eta diruz eskas dauden pertsonek baliatuko dituzte, betiere arte-diziplinetan hezkuntza jasotzea xede harturik, gerrak eragindako lazturak ahanzten laguntzeko.

Zer egin behar da instrumentu bat dohaintzan emateko?
Dohaintza zein ikastetxetan egin aukeratu baino lehen, jaso ezazu ahalik eta argibide gehien eman behar duzun instrumentuari buruz, hala nola datu teknikoak, historikoak, konponketak, etab. Kasuan kasuko ikastetxean, dohaintza-galdetegi bat bete beharko duzu eta instrumentuaren historiaren berri eman.
Nola egin formatu handiko instrumentuen dohaintza?

 
Ezin baduzu instrumentua Joaquín Maya Musika Eskola Berezira eraman hura tamaina oso handikoa delako, Eskolako zuzendaritzarekin harremanetan jarri (m.arratibel@pamplona.es) eta hitzartu dohaintza nola egin.

Berreskuratu al daiteke dohaintzan emandako instrumentu bat?
 
Emandako instrumentua itzulezina da.  Instrumentua dohaintzaren xedeen arabera erabiliko da.






















No hay comentarios:

Publicar un comentario