jueves, 7 de marzo de 2019

Kontzertu didaktikoa TEMPO DI BRASS




KONTZERTU DIDAKTIKOA, TEMPO DI BRASS TALDEAREKIN

–Grinch, musikaz blai–
Ekitaldi-aretoa
 Joaquín Maya Musika Eskola Berezia 

Martxoak 27, asteazkena. 19:00.


Sinopsia

Bizilaguna, anaia, laguna edo zu zeu, denok izan gara inoiz apur bat Grinch.

 Baina guk, Tempo di Brassekook, Grinch guztietan handiena ezagutzen dugu.

 Oso Grinch marmartia da, eta ez dago bizilagunekin batere pozik. Izan ere, bizilagunek egunero entseatzen dute, sotoan, metal-taldeaz.

 Baina entsegu-saioak ez dute sekula amaierara arte irauten...beti agertzen da beldurtzen dituen erratz-makila.
 
Nor gara?
 


Musikari profesional gazteen talde bat gara, eta gure prestakuntza musikala eta bizitza profesionala kontzertu arrunt zein didaktikoekin uztartzen ditugu.

Taldekideen artean badira irakaskuntzan aritzen diren zenbait profesional, eta musika haurren osoko formakuntzan txertatzeko interes handia daukate.

 Ez isolatutako irakasgai gisa baizik eta bizipenetarako, gozamenerako eta garapena aberasteko aukera gisa, adin txikienetatik.
Zer eskaintzen dugu?

Kontzertua, metalezko haize-instrumentuen familia guztiaz osatutako metal-talde baten eskutik.

 Musika nagusi duen kontzertu bat, non musika ipuin eta narrazioen bidez aurkezten baitzaie txikienei.
Saioaren aurretik lantzeko material didaktikoa ematen dugu, ikasgelako lana errazteko, kontzertu-eguneko entzunaldi aktiboari begira.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario