PARTE
HARTU JOAQUÍN MAYA BANDAREKIN IFOB 2019!
La Pamplonesa Bandaren mendeurrena ospatzeko
IFOB Banden Nazioarteko Jaialdia Iruñean, 2019ko ekainean, eginen dela-eta,
Joaquín Maya Musika Eskolak bertan parte hartuko du Joaquín Maya Bandarekin.
Joaquín Maya bandak IFOB 2019n eginen duen kontzertua ekainaren 13an izanen da, 19:00etan
Egun horretarako banda handi bat sortu nahi
dugu, eta aukera eman Eskolako ikasle ohiek ere parte har dezaten. Flauta,
klarinetea, oboea, fagota, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba,
perkusioa edo kontrabaxua[1] jotzen baduzu eta kontzertu honetan parte hartu nahi baduzu, eman izena esteka honetaneskuratu dezakezun inprimakia beteta.
Entseguak Eskolako
Areto Nagusian izanen dira, honako egun eta orduetan:
Apirilaren 5ean, maiatzaren 3an, 7an eta
ekainaren 11an, 19:30etik 21:00etara.
Kontzertu honetan parte hartzen duten
musikariek Joaquín Maya Eskolarekin bat egiten ahalko dute FOBen parte hartzen
duten banden desfilean, ekainaren 15ean, larunbatarekin, 18:30ean.
Joaquín Maya Iruñeko konpositorea, Musika
Eskolari izena ematen diona, La Pamplonesa bandaren lehendakaria ere izan zen
hura sortu zenean. Horrela, badugu bi entitateak elkartzen dituen lotura bat.
Ekitaldi honetan parte hartuta omenaldi bat eginen diogu Iruñeko lehenengo
Musika Eskolako sortzaile eta La Pamplonesaren lehendakari izandakoari.
[1] Aipatutako instrumentuetan izen-emate gehiago baldin badago Bandarako
behar direnak baino, hautaketa egiteko aukera baloratuko da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario