HAMABOSTALDI
SOLIDARIOA “VURA MUSIC PROJECT”-EKIN
2019ko
apirilaren 29tik maiatzaren 10era
Joaquín Maya Musika Eskolak elkartasun
ekimeneko programa abiatu zuen 2014-2015eko ikasturtean helburu nagusi batekin:
gure ikasleak sentsibilizatzea, musikaren bidez gauzatutako
kooperazio-proiektuak ezagutzera emanda. Horren bidez bilatzen da beste ikasle
batzuen eguneroko bizitzara hurbiltzea; gure eskolako ikasleak bezala haiek ere
musika-prestakuntza jaso nahi dute, baina ikasketak jasotzeko inguruabarrak hemengoez
oso bestelakoak dira.
Aurten “Eskola solidarioa” programari helduko
diogu berriz, eta horren baitan Hamabostaldi Solidario bat eginen dugu, zeinean
hurbilagotik ezagutuko baititugu Ugandan “Vura Music” proiektuaren bidez
musika-prestakuntza jasotzen duten ikasleak.
Vura Music[1]
Musika-hezkuntzaren bidez gizarte
eraldaketarako proiektu bat da, Ugandan gauzatua. 2014. urtetik aurrera
lanean ari dira musika-eskolen sare bat sortzeko, “etnia, herrialde eta erlijio ezberdinetako parte-hartzaileen arteko
lankidetza, partaidetza eta integraziorako espazio bat da, egokia, berariazko
hezkuntza-helburu guztiak garatzeko”.
Hamabostaldi solidarioan “Vura Music”
proiektua ezagutzera emanen duen argazki-erakusketa egonen da ikusgai Eskolan,
eta instrumentuak zein materialak jasoko ditugu (kanaberak, ahokoak,
konpentsagailuak, zapatilak eta itsasgarriak, olioak, koipeak etab.).
Joaquin Maya Musika Eskola Berezitik herritar
guztiak animatzen ditugu Hamabostaldi honetan parte hartzera, gure sare
sozialen bidez proiektua ezagutuz, Eskolara etorrita erakusketa bisitatzera
zein instrumentuak eta materiala ekarrita Ugandara bidaltzeko.
DATAK
-
Argazki erakusketa Eskolako
itxarongelan, apirilaren 29tik maiatzaren 10era.
-
Instrumentuak jasotzea, 2019ko
maiatzaren 24a bitarte.
INFO GEHIAGO
Vura Musik youtube-ren kanala (Klika egin hemen)
[1] Vura tribu baten izena da, eta,
aldi berean, Ma’di eskualde bat ere, eta hor ari gara garatzen gure proiektua.
Lan honen bidez, lagundu nahi dugu eskualdeak bere bizitza, bere lehengo
freskotasuna eta harrotasuna berreskura ditzan, eta bultzada hori akuilagarri
izan dakion ikasketekiko lehengo jarrerari berriz ere hel diezaioten, halako moduz
non ikasketak garapenerako bidea izanen baitira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario