2019ko IFOB eta Joaquín Maya
Musika Eskola Berezia
Zer da IFOB?
IFOB musika-banden nazioarteko jaialdia da, eta La
Pamplonesa Udal Musika bandaren mendeurrena ospatzeko ekitaldietako bat da.
Kontzertuak, desfileak, hitzaldiak, eskola magistralak, lantegiak eta erakustazoka bat: dena musika-banden inguruan, 2019ko ekainaren 12tik 16ra.
Kontzertuak, desfileak, hitzaldiak, eskola magistralak, lantegiak eta erakustazoka bat: dena musika-banden inguruan, 2019ko ekainaren 12tik 16ra.
Eskolak nola parte
hartu behar du IFOBen?
1.
Joaquín Maya Bandaren kontzertua, ekainaren
13an, 19:00etan.
a.
Egun
horretarako banda handi bat sortu nahi dugu, eta aukera eman beste musikari
batzuek eta Eskolako ikasle ohiek ere parte har dezaten. Flauta, klarinetea,
oboea, fagota, saxofoia, tronpeta, tronboia, bonbardinoa, tuba, perkusioa edo
kontrabaxua jo eta kontzertuan parte hartu nahi izanez gero, informa zaitez estekahonetan. Bertan
topatzen ahalko dituzu, baita ere, entseguen egutegia, partiturak eta izena
emateko inprimakia. Antolatzaileek zehaztuko dute kontzertua non den.
2. DESKONTUAK
SARRERETAN ESKOLAKO IKASLEENTZAT
a.
Nahi
baduzu joan La Pamplonesak Nury Guardaschelli eta Sara Willis
tronpa-jotzaileekin eta Bogdan Bacaru perkusio-jotzailearekin batera eman behar
duen kontzertura, ekainaren 13an, 20:00etan, Baluarte Auditoriumean, eta %
50eko deskontua eduki sarreraren prezioan (5 euro 10 euroren ordez), EROSI
ZURE SARRERA BALUARTEKO LEHIATILAN, ESKOLAKO TXARTELA ERAKUTSITA, MAIATZAREN
15A BAINO LEHEN.
3. “Mugaz
gaindiko” kontzertua
a.
Parte-hartzaileak:
Baionako Musika Eskola, Kontserbatorioa eta Rock School-a, eta Joaquín Maya
Musika Eskola Bereziko taldeak. Noiz: ekainaren 16an, igandearekin, 11:30ean
(antolatzaileek zehaztuko dute lekua).
No hay comentarios:
Publicar un comentario